Hemen zaude

Zirkumnabigazioa

Irailak 20an espedizioa San Lucar de Barramedatik irten zen (Cadiztik), Ekialdeko Indiako itsas pasabidea bilatzeko asmotan. Honen bitartez, Tordesillasko trataduak zioen bezala, gaztelako itsasoak zeharkatuz, espezien irlara iritsi nahi zuten mendebaldeko ibilbidetik, aurretik Cristobal Colonek aurkitu egin zuen bezala.

XVI , mendea. Espeziak.

Espeziak balio haundiko produktuak ziren. Bere prezioa urrea baino gareztiagoa zen. Komertzioa bi potentzia handien bitartez kontrolatua zegoen, Espainiako eta Portugaleko erreinua. Beraien arteko gatazkak ekiditzeko hitzarmen bat sinatu zen. Hitzarmen hau Tordesillazko tratadua izenez ezagutzen da eta honen arabera mundua bi zatitan banatuta geratzen zen. Mundua bitan banatzen zuen zuzen hori Cabo Verdeko irlatik 370 legoatara kokatzen zen. Mendebaldea Espainiako erreinuaren eskutan zegoen eta ekialdea berriz, Portugalen eskutan.

Itsasontzi bat beste herrialdearen muga barruan harrapatzen bazuten bere tripulazioa hilez zigor zezaketen. Portugaldarren itsas mugetan sartzea ekiditzeko, oso garrantzitsua zen espezien irletara iristeko bide alternatibo bat bilatzea.Magallanesen espedizioaren helburu nagusia Ibilbide berri hau bilatzea zen.

1519, Amets baten hasiera

Sanlucar de Barramedatik 5 itsasontzi irten ziren:“Trinidad”, “Victoria”, “San Antonio”, “Concepción” eta “Santiago”. Tripulazioa jatorri ezberdinetako 265 gizonez osatuta zegoen. Elkano Concepción itsasontzian itsasoratu zen maisu moduan.

Kanariar irletan hornitu ondoren, bidaia hasi zuten mendebalderuntz. Urriaren hasieran Cabo Berdeko irlara iritsi ziren. Ondoren, bidaia jarraitu zuten Argentina hegoaldeko San Julián errekaren ibai-ahora iritsi arte. Bertan, negua pasatzen geratu ziren. Bertan Magallanesek Juan de Cartagenak burutu eta Elkanok lagundutako altxamendu bati aurre egin behar izan zion. Altxamendua amaitzean bi itsasontzi galdu zituzten: Santiago, arinena, ekatiz batek txikitu zuen eta San Antionio itsasontziak ez zuen jarraitu nahi izan eta etxera bueltatu zen. Bidaia jarraitu zuten Once Mil Vírgenes lurmuturrera iritsi arte. Hemen ozeano Pazifikora iristeko igarobide bat bilatzen hasi ziren. Magallanesek aurretik aurkitutako itsasartea bilatu zuten, ustez, Amerikako beste aldera joko zuena.Horrela izan zen, eta Magallanesen homenez. Magallanesen itsasartea izena ipini zioten. Ozeano pazifikoan barrena igaro ziren. Ozeano Pazifikoa Damen itsasoa ezizenez ezagutzen zen bertan zeuden haize leunengatik. Hiru hilabeteren buruan elikagai fresko eta ur gabe nabigatu zuten, tripulazioak gosea eta eskorbutoa jasaten zuen bitartean.

1521 Elkanok agintea hartzen du

Espedizioa Filipinar irletara iritsi zen. Apirilak 27an Magallanes hil zen Mactan irlan Lapu-Lapu agintaria buru zuen borroka baten ondorioz.

Irailaren bukaeran 2 itsasontzi eta 150 gizon bakarrik geratzen ziren. Gonzalo Gómez de Espinosa espedizioko eta Trinidad itsasontziko kapitan izendatu zuten. Elkano diruzain eta Victoria Itsasontziko kapitain izendatu zuten.

Azaro hasieran espedizioa Moluca irletara iritsi zen, espezien irla deitua.Tidorren beren merkantzia espezia desberdinez aldatu zuten. Portugesen gertutasuna zela eta, eta Trinidade itsasontziaren egoera larria kontutan hartuta, espedizioko agintariek Panamarako bidea hartzea erabaki zuten. Victoria itsasontziak mendebaldeko ibilbidea hartu zuen ur Portugesak zeharkatuz, Espainiara iritsi nahian.

1521ko Abenduak 21ean Victoria Itsasontzia itsasoratu zen 47 europearrez eta 13 indigenaz osatutako tripulazio batekin. Probisio gutxi zuten arren ez zuten portu ezagunetan hornitu nahi izan Portugaldarrei zieten beldurragatik.

1522, Primus circumdedisti me

Victoria itsasontzia Sanlucar de Barramedara heldu zen. Espedizioa hasi zuten 265 gizonetatik 18 bakarrik iritsi ziren 4 indigenekin batera. El viaje había durado tres años y catorce días y habían recorrido 14.000 leguas.A su llegada, los navegantes fueron en procesión hasta la Virgen que lleva el nombre de su barco, Victoria, y transcurridos dos días partieron hacia Sevilla, donde dieron gracias ante la Virgen de la Antigua, en la Catedral.

Trinidad itsasontzia ez zen inoiz Europara itzuli Portugaldarrek preso hartu bait zuten. Carlos V enperadoreak bizirik iritsi zirenak agurtu zituen Valladoliden. Elkanori urrezko 500 dukadotako urteroko errenta bat eman zion, baia ez zuen inoiz jaso.Horren ordez bere itsasontzia kanpotarrei saltzeagatik zeukan zigorra barkatu zion eta armarri bat eman zion non gandor batean “primus circumdedisti me” hitzak idatzita zeuzkan.