Hemen zaude

Nabigazio tresnak

Garaiko nabigazio tresnak oso sinpleak baina eraginkorrak ziren. Mapak osatu gabekoak eta zehaztasun gutxikoak ziren. Ezagutu nola orientatzen ziren itsasgizonak eta ze motatako instrumentuak erabiltzen zituzten.

Instrumentos de navegación

Nabigazio karta

Carta de navegación

Nabigazio karta zaharrena portulanoazen. Bertan, armiarma sare bat bezela norabide guztiak azaltzen dira.1569. urtean hobekuntza handiak eman ziren kartografian. Gerard Mercatorrek mundua era lau batean errepresentatzeko bide bat lortu zuen. Lehenengo nabigazio karta eta itsas atlasak argitaratu zituen proiekzio zilindrikoarekin.

Aintzinatik piloto batek neurtzen zituen abiadura eta zeharkatutako distantzia. Baina XV. mendean "itsas orratza" erabiltzen zen. Itsasontzien abiadura neurtzeko erabiltzen zen brujularen aintzindaria izan zen.

  • Ampolleta denbora nerutzeko hondarrezko erloju bat da.
  • Korredera 13 metroko korapilo bat zuen soka bat zen. Soka hau 30 segunduro askatzen zen. Horrela neurtzen zen korapilo abiadura.

Ballestilla

Ballestilla

Tamañak eta distantziak neurtzeko aukera bat, anguluen bitartez da. Objektu batek tamaña konkretu bat duela esaten dugunean, objektu horren bi muturretara zuzentzen dugun begiradaren zuzenak angulu konkretu bat duela esaten ari gara. Horregatik tamaña angularrari buruz hitzegingo dugu. Ballestillak anguluak neurtzen laguntzen digun instrumentu bat da eta XVI. mendeko marinelek erabiltzen zuten. XVIII. menderarte erabili zen eta erregela graduatu ezberdinekin eraikita zegoen.